Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

iragarkiak

  • Izenburua: iragarkiak
  • Ikastetxea: Lope de Larrea Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6A
  • Doinua: Kontu barri bat suzedidu da II
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2021-03-29
  • Publikoa:

Atzo joan nintzen Eroskira
ta han zegoen Nutella
tentazioari ezin eutsiz
egin genuen pastela

Eguberrian elkartzen gara
eta jaten dugu Suchard
ordu batzuk pasa eta gero
guztiok daukagu sukar

Merendola batean gauean
hartu ezkero Coca-cola
Gau osoa lorik egin gabe
ta dantzatzen Rock and Rolla

Ez bazaizu Nestlea gustatzen
proba dezakezu Milka
ez gastatu dirua besteetan
ta etorri hona korrika

Lagunekin parra egiteko
Red Bull daukagu edaria
edari honek ematen baitigu
sekulako energia

Ez bazaizu gustatzen Nutella
erosi zazu Nocilla
baina beti ere jakin zazu
lodituko zara pila