Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Artzain gezurtia

  • Izenburua: Artzain gezurtia
  • Ikastetxea: Arraia-Maeztuko Ikastetxea (Arraia-Maeztu)
  • Ikasgela: LH UnitarioaA
  • Egilea: LH 5 eta 6
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2021-03-23
  • Publikoa:

Artzain bat bizi zen
Kanpezuko herrian
Artzaina zegoen
mendiko erdian
zerbait egin behar dut
Gezurra agian
Artzaina asperturik
zegoen mendian

Artzaina hor zegoen
ardiekin batera
eta non dago otsoa
izan zen galdera
Azkenean jendea
bueltatu zen behera
Otsoa zetorrela
ardiak jatera

Gezurra esan zuen
eta gero barrez
gero eskatu zuen
laguntza mesedez
Mendira igo ziren
beteta makilez
Laguntzera joan ziren
baina otsorik ez

Pedrok barre egin zuen
sekulako txantxa
Gezur hori esatea
hori bai da latza
baina gero jendeak
bazeukan zalantza
Haserre joan ziren
berri herrirantza

Istoria kontatzen
saiatuko gara
haserre joan ziren
guztiak plazara
horregatik bidali
zuten pikutara
ez dizugu sinisten
gezurtia zara

Ardiek ba zeukaten
benetan beldurra
partituko diotela
buruko hezurra
Baina gauza batetaz
zegoen ziurra
ez zuela esango
berriro gezurra