Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ZAZPI ANTXUMEAK

  • Izenburua: ZAZPI ANTXUMEAK
  • Ikastetxea: Dulantziko Ikastetxea (Dulantzi)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5.A
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2021-03-16
  • Publikoa:

Baziren zazpi antxume
pozik bizi ziren
Amatxo bat bazuten
aita ‚Äčez izan arren
lanera joan aurretik
amak esan zuen
atea ez zabaltzeko
amatxo ez bazen

Atea jo zuen, tok
barrura sartzeko
ahotsa ez zuen
amaren antzeko
oilategira doa
arrautzak hartzeko
ta arrautzak jan zituen
ahotsa fintzeko

Izerdia bota behar
antxumeak jateko
irina hartu zuen
otsoa zelako
poltsa eraman zuen
orain bai ederto
irina bota zuen
hankak txuritzeko

Hanka zuria eta
ahots fina zuen
otsoari atea
ireki zioten
antxume txikiena
erlojuan gorde zen
eta beste guztiak
jan egin zituen

Antxumeak jan ondoren
errekara joan zen
itzal goxo goxoa
hasi zen bilatzen
artaziak hartuta
ireki zioten
eta sei antxumeak
atera zituzten

zazpi antxumetxoak
atera zikioten
parre eta algara
dantzan hasi ziren
etxerako bidea
hartuta ondoren
otsorik gabe lasai
bizi izan ziren