Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Artzain gezurtia

  • Izenburua: Artzain gezurtia
  • Ikastetxea: Dulantziko Ikastetxea (Dulantzi)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: DULANTZI 5B
  • Doinua: Xarmangarria zera I
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2021-03-16
  • Publikoa:

Zegoen jende asko
mendian batera
denek egin zioten
berari galdera
- zergatik jeitsi zara
menditik behera?
- otsoa datorrela
ardiak jatera !!

Pedro mendian zegoen
ardiekin barrez
- otsoa agertu da
laguntza mesedez!!
denak etorri ziren
beteta makilez
laguntzera joan ziren
baina otsorik ez

Pedro hasi zen oihuka
baina bazen txantxa
- ez egin hau berriro
gezurtero latza!!
herritarrek zeuzkaten
pilo bat zalatza
haserre joan ziren
berriz herrirantza

Pedro joan zen korrika
herriko plazara
Otsoa zetorrela
- zoaz pikutara!!!
gezurra seguru
tuntunak ez gara
ez dizugu sinisten
gezurtia zara!!!

Otsoa etorri zen
ta Pedrok beldurra
guztiak jan zituen
ta utzi hezurra
gure Pedrok bazuen
gauza bat ziurra,
ez zuela esango
berriro gezurra!