Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Gu hemen gaude hau gelditzeko

  • Izenburua: Gu hemen gaude hau gelditzeko
  • Ikastetxea: Askartza Isusi Ikastetxea (Abanto-Zierbena)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6.A
  • Doinua: Aita-semeak tabernan daude I
  • Irakaslea: Idoia Anzorandia
  • Igoera data: 2018-11-29
  • Publikoa:
Audioa

GU HEMEN GAUDE HAU GELDITZEKO
GAUZA TXARRAK KONPONTZEKO,
INDARKERIRIK EZ EGOTEKO
TA BIZITZEKO HOBETO.

Leku askotan emakumeei
ez zaie asko ordaintzen,
eta gauza garrantzitsuetan
ez dituzte baloratzen.

Neskek ez dute dantza egin behar
beraiek ez badute nahi,
futbola egiten baduzu, lasai!
Hori egiteko zara gai!

Oso matxista da telebista
serie askotan biolentzia,
emakumeak panpinak legez...
Ba al dute hau merezia?

Gorroto dugu neskak hiltzea
edo gaizki tratatzea,
ta orain dago gure eskuetan
gizartea aldatzea.