Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bortizkeria bazter batean

  • Izenburua: Bortizkeria bazter batean
  • Ikastetxea: Muskizko Ikastola (Muskiz)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: Muskizko ikastola 6.A eta 6.B
  • Doinua: Aita-semeak tabernan daude I
  • Irakaslea: Idoia Anzorandia
  • Igoera data: 2018-11-27
  • Publikoa:
Audioa

BORTIZKERIA BAZTER BATEAN
TA ALAITU BEGIRADA
INOR EZ BAITA INOREN JABE
GUZTIOK BERDINAK GARA.

AINTZINAROAN GERTATU ZENA
BADA ALDATZEKO SASOIA,
DENOK AKATSAK EGIN DITUGU
BAINA HORI EZ DA ARRAZOIA.

ESKUBIDEAK BERDINAK IZAN
BEHAR DIRA MUNDU OSOAN,
GUK BETI EGON BEHAR GENUKE
AHULENAREN ONDOAN.

LANPOSTUETAN BERDINTASUNA
SOLDATA BERA HELBURU,
HORTAN SAIATZEN BALDIN BAGARA
BATERA LORTUKO DUGU.

DENON ARDURA DUGU ETXEA,
KALEA, ESKOLA TA HERRIA,
ONDO BANATZEN BADUGU LANA
BAIETZ GIZARTE BERRIA.

IRAGARKIAK ETA MUSIKA
SEXISTAK DIRA ASKOTAN,
HORI ALDATU BEHAR DUGU TA
HASIKO GARA BORROKAN.

NESKAK HISTORIAN EZ DIRA AGERTZEN
ILUNPEAN EGON DIRA,
LORTU DITUZTEN GAUZA GUZTIAK
EKAR DITZAGUN ARGIRA.