Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Euskararen astea

  • Izenburua: Euskararen astea
  • Ikastetxea: Mukusuluba Ikastetxea (Barakaldo)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: Mukusuluba 6.A
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Idoia Anzorandia
  • Igoera data: 2018-11-30
  • Publikoa:
Audioa

Kaixo Mukusuluba!
Helburu bat dugu:
Euskaraz egitea
buruan daukagu,
orain euskaraldia
da gure helburu,
hamaika egun hoietan
euskaraz seguru!

Entzun gure bertsoa
mezu inportantea du,
Mukusuluba eskolan
euskara nahi dugu
eta ez bada egiten
gure altxorra galdu...
Euskara ezin da galdu,
mesedez lagundu!

Denok euskararekin
joateko aurrera,
euskara indartzeko
gogotsu lanera,
euskaraz egiteko
guztiok batera,
aprobetxa dezagun
daukagun aukera!

Barakaldo euskalduna
bihurtzea helburu,
eta horretarako
behar dugu zaindu.
Oso garrantzitsua
bidean gaude gu,
ta bide hori ere
gure eskutan dugu!

Euskararen egunean
denok elkarrekin,
disfrutatuko dugu
gure lagunekin.
Hizkuntza zaintzen dugu
gure mingainekin,
EuskegiƱe bezala
euskaraz hitz egin!