Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Erantzun libreko ariketa Poto konpon - Billy Elliot

  • Doinua: Kantore berri xarmant batzuek
Bertso bakoitzean potoak aurkitu eta konpontzen saiatuko gara. Horretarako, azpian ditugun oinak erabiliko ditugu. Erne! Agian bertso guztiek ez daukate potorik...
Lagun guztiok pozarren goaz
egunero eskolara
jolas-orduan ibiltzen gara
korrika hona zein hara.
Ordu erdian izaten dugu
hainbat liskar eta hara  
nahiz eta denok berdinak izan
oso desberdinak gara.

*Potoa ordezkatzeko oinak:
beharbada / algara / traba / zara

Sarri ez dugu berdin pentsatzen
edota sentitzen dena
hau ulertzen ez duten guztiek
ematen didate dena.  
Inoiz norbaitek barre egin badit
izatearren naizena
argi dut, ez dut zertan jarraitu
denek egiten dutena.

*Potoa ordezkatzeko oinak:
barrena / problema / pena / lema

Futbola kirol ezaguna da
Amaia da abilena
atletismoa hain gogorra da…
Maialen da abilena  
Eneko, berriz, dantzaria da
balleta egiten onena
nori inporta zaio zer dugun
gauzarik gustukoena?

*Potoa ordezkatzeko oinak:
onena / gizena / azkarrena / azkena

Mutil gogorra neska biguna
hau ez da gure papela
neskak pilotan, mutilak dantzan
hori ez al da papela?  
Nire lagun on denek dakite
horrelakoa naizela
eta horrela maite ez nautenak
izorratu daitezela.

*Potoa ordezkatzeko oinak:
gela / erregela / txapela / itzela
Ariketa
Emaitza: - / 4