Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Erantzun libreko ariketa Poto konpon - Etxeko lanik ez!

Bertso bakoitzean potoak aurkitu eta konpontzen saiatuko gara. Horretarako, azpian ditugun oinak erabiliko ditugu. Erne! Agian bertso guztiek ez daukate potorik...
Eskolan ordu pila
pasatzen ditugu
ta asko ikastea
dugu guk helburu
baina etxerako ere
beti lana dugu
ta pasatzen ditugu
hamaika helburu.  
* Potoa ordezkatzeko oinak: apuru / gu / inguru / buru

Etxean guk lanean
denbora igaro
jolasteko aukera
guztia akabo
gure erabakia
oso argi dago
guretzako nahi dugu
denbora igaro.  
* Potoa ordezkatzeko oinak: klaro / luzaro / gehiago / gutxiago

Nahiz batzuetan garen
gu nahiko aldrebes
klasean jartzen dugu
nahikoa aldrebes  
ta bukatuko dugu
ozenki esanez:
eskolatik kanpora
lanik ez mesedez!
* Potoa ordezkatzeko oinak: legez / babes / errez / interes
Ariketa
Emaitza: - / 3