Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Erantzun libreko ariketa Asmakizuna (6)

  • Doinua: Triste bizi naiz eta I
Asmakizuna, pistak lau bertsotan emanda. Zer ote da?
Zer da?  

Gizakion buruak
gauzak asmatzeko
baditu zenbait dohain
jainkoen antzeko.
Zera honek balio
du bidaiatzeko
gu geldirik gaudela
urruti heltzeko.

Gu mugitzen bagara
mugitu ohi dena
geldirik gaudela ere
mugi daitekeena.
Hemen gaudela urrun
joaten dakiena
ta mugitzen bagara
hantxe dagoena.

Ia edonork badu
bat azken boladan
noranahi iristeko
nahi den abiadan.
Uhinak ekarri ta
uhinak eraman
aldi berean hemen
aldi berean han.

Bere botoiak dauzka
ta bere antena
esku bakar batean
kabitu ahal dena.
Berdin da momentua
berdin da problema
hitz egitea omen da
garrantzitsuena.
Ariketa
Emaitza: - / 1