Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Erantzun libreko ariketa Asmakizuna (5)

  • Doinua: Gu gazte ginadela
Asmakizuna, pistak lau bertsotan emanda. Zer ote da?
Zer da?  

Inork maite ez duen
zera hau zer ote da?
Eraman ta ekarri
daitekeena bera
etxetik kalera zein
kaletik etxera
erraz sartzen zaiguna
ta nekez atera.

Gure lagunen etsai
ta etsaien lagun
daukanak begietan
omen du ezagun.
Baina ez dago argi
hain argi daukagun
gugan sartzen den edo
gugan daramagun.

Kostatzen zaion arren
gugandik joatea
desagertzen denean
ahaztu ta bakea.
Halere beti ez da
gertatzen kaltea
batzutan komeni da
pixkat izatea.

Azaltzen da gutxien
behar dugunean
etxe bakartian zein
kale ilunean,
duda-mudak itotzen
gaituen unean,
dardarka jartzen gaitu
sartzen zaigunean.
Ariketa
Emaitza: - / 1