Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Test ariketa Poto bila - Pertsonaia mitologikoak

  • Doinua: Ama begira zazu
Koplan poto egin den ala ez bereizteko jolasa.

Euskal mitologiari buruzko kopla hauetan, zenbait potok ihes egin diote bertsolariari.
Baietz geuk aurkitu!

Jolasa amaitzean audioaren laguntzaz abestu genitzake.

GAlTZAGORRIAK dira
txiki eta ONAK,
edozein momentutan
laguntzaile ONAK.
*Poto al da?              

Lur azpian bizi den
jainkosa da MARI,
lapurtutakoa kentzen
dio LAPURRARI.
*Poto al da?              

Urrezko orrazia
daukate LAMIEK,
eta ahate hankak
dituzte LAMIEK.
*Poto al da?              

SORGINEK edabeak
egiten DITUZTE,
sorginen edabeek
sendatzen GAITUZTE.
*Poto al da?              

TARTALOK ikusteko
du begi BAKARRA,
gizakiak jatea
nahi duen BAKARRA.
*Poto al da?              

BASAJAUN indartsua
ardien ZAINDARI,
lagundu egiten dio
euskal ARTZAINARI.
*Poto al da?              
Ariketa
Emaitza: - / 6