Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Ura, ondasun garden hori

2020-03-17


Martxoaren 22an ospatzen da Uraren Mundu-mailako Eguna. Ingurumena zaintzea XXI. mendeko erronka da. Bertso sortak abestuz, gozatu eta pentsa dezagun gai honen inguruan!

 

 

Ura

 

Ondare handia da ura. 

Baina nola sortzen da?

Ezagutu dezagun uraren zikloa

 

 

Lurra planetaren ezaugarria

 

Unibertsoa planetez josita dago; bakoitzak baditu bere ezaugarriak, bakar egiten dutenak.

Ura da, hain zuzen, gure planetaren bereizgarri nagusietako bat.

Egin dezagun unibertsora bidaia!

 

 

 

Plastikozko ozeanoak

Zoritxarrez, egun ozeanoetan urak adina garrantzia hartu du plastikoak. 

Greenpeace erakundearen arabera, munduan sortu dugun plastikoaren %9 soilik birziklatu dugu; %12a erraustu egin da, eta %79a lurrean eta itxasoan gelditu da. Urtero 12 millioi tona plastikok amaitzen du itxasoan.

Ozeanoan plastikoak 500 urte behar ditu degradatzen, baina zati txikitan apurtzen joaten da, "mikroplastikoak" deritzaten hondarretan, eta hain txikiak izanik, hare eta kaltegarriagoak gerta daitezke itxasoko bizidunentzat.

Ozeanoan 10.000 metroko sakoneran ere plastikoa aurkitu dute. Eta plastiko kontzentrazio handiko 5 gune ezagutzen dira, "plastiko zopa" deritzatenak: bata Indiako Ozeanoan, bi Atlantikoan (Ipar eta Hego), eta bi Ozeano Barean (Ipar eta Hego).

Greenpeacek, bideo labur honetan, Ozeano Bareko "plastiko zopa"ren inguruko 5 mito handi azaleratzen ditu. 

Urarena, baina, ez da ozeanoetako arazoa soilik: gaur 2,1 bilioi pertsona bizi dira etxean ur segurua izateko aukerarik gabe, horrek osasunean eta bizimoduan dakartzan ondorioekin. 

 

Zaborra artelan

Zaborra birziklatuz artelanak sortzen ditu Thomas Deininger artista estatu batuarrak. 

Itsasoa maite duen surfista honek, ilusio optiko harrigarriak lortzen ditu, eta bere artelanek zer pentsatua ematen dute gehiegizko kontsumoaz eta ingurumenaz.

 

 

 

 

Planeta jaten

Lurra planetaren errekurtsoak xahutzen ari garen abiadan, zer etorkizun izango du gure planetak?

 

 

 

Estralurtarrak eztabaidan, Lurra planetara etorri bizitzera ala ez

 

Bizitzeko leku tentagarria ote da gure planeta? Ikus dezagun seiko motzean bi estralurtarrek egindako saio umoretsua! Urruneko planeta bateko biztanleak dira Agin eta Beñat. Euren planeta suntsitzear dela-eta, bizitzeko toki baten bila Lurrera iritsi dira. Agini planeta egokia iruditzen zaio euren espeziea bizitzeko. Beñat ez dago horren ziur...

 

 

Lurra gaixorik dago

 

Naturako sendabideak erabiltzen ziren lehen. Orain lurra dago gaixorik, eta industria farmazeutikoen mende dago zientzia.

 

 

 

Gizakiak ingurumenaz duen jarrera

 

Bizidunen artean gizakia izan da abilena, bi gauzetan: eraikitzen eta suntsitzen.

Zer ote du esateko gizakiari buruz, gure "senide biologikoa" den tximuak?

Zehazkiago, zer dio guri buruz zoologikoan harresiz bestaldetik behatzen gaituen tximu horrek? 

 

 

Egin dezagun bertsotan!