Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Tipi tapa KORRIKA!

2019-04-04


Eskuz esku doan lekukoa Euskal Herria zeharkatzen ari da hamar egunetan, euskararen aldeko mezuaz. Gu noiz gara irtetekoak? Has gaitezen bertsoekin beroketak egiten!

 

Shakira ere korrika!

Abila da Maddalen Arzallus kantu ezagunak hartu eta hitzak aldatzen.

Shakira ere jarri du "aringa-aringa", "waka waka" Korrikako imno bihurtuta...

Umorez hasteko, hara hemen!

 

 

 

Noiz pasako da gurean Korrika?

 

Korrikaren atarian ekimenari buruzko informazio osoa dugu.

Unitate didaktikoak ere baditugu bertan, Haur Hezkuntzatik DBHraino.

Ibilbidea, ordutegiekin, hementxe kontsultatu genezake.

 

 

Zer asmo ditugu gure herritik pasatzen denerako?

 

Horixe bera galdetu diote Julen Zelaieta lesakarrari aurten, Nafarroako Txapelketaren finalean.

Ikus ditzagun bere puntu erantzunak!

 

 

 

 

Euskara kalera!

 

Etxean eta eskolan soilik ez: kalean ere bizi-bizi nahi dugu euskara.

Sarri, ordea, lagunarteko hizkera darabilgunean (ganberroa, umoretsua, esan-indar handikoa), gaztelerazko moldeak irteten zaizkigu barra-barra. Eta kosta egiten zaigu horiek euskaraz esatea.

Ariketa horixe jarriko die Uxue Alberdik, Miren Artetxe eta Andoni Egañari. 

Uxuek puntu batean gazteleraz esan ohi ditugun esamoldeak, espresioak botako dizkie. Eta hori bera euskaraz nola esango luketen erantzun beharko dute Miren Artetxek eta Andoni Egañak, beste puntu batekin.

Goza dezagun umoreaz eta Miren eta Andoniren erreflexu azkarrekin!

Geuk ere molde berriak asma ditzakegu!

 

 

 

Zaharrak berri

 

Batzuetan esamolde berriak, lelo berriak asmatzen ibili beharrik gabe, esaera zaharretatik tira genezake: gaurko okasiorako neurri-neurrira egindako soinekoa izan daiteke-eta esamolde zaharra. Hizkuntzaren ondarea dira esaera zaharrak ere.

Zein esaera zahar ezagutzen ditugu euskaraz? Eta beste hizkuntzatan?

Bertso sorta honetan hamaika esamolde aurkituko ditugu!

 

 

ETXEPARE RAP!

 

Zaharrak berritzeko modu ederra asmatu zuen Imanol Epelde bertsolariak ere.

Euskara irakasle zen Zarauzko ikastetxe batean, eta euskal idazle klasikoen berri gazteei transmititu nahian, testu klasikoak rap bihurtu zituen.

Hementxe dugu Imanol Epelderi ETB-k egindako elkarrizketa laburra. Ikus dezagun nolatan eman zuen pauso hori!

Etxepare Rap blogean (Argia.eus) aurkituko dugu bere proiektuaren bilduma eta informazio osoa.

Goza dezagun testu klasikoekin, rap erritmora!

 

Etxepare rap - Linguae vasconum primitiae

 

Euskaraz argitaratutako lehen liburua da Linguae Vasconum Primitiae, Bernart Etxeparerena (1545).

Liburuko hitzaurrea Imanol Epeldek kantura eramana dugu hemen.

 

 

 

Etxepare rap - Neskazar bat tentatzen

 

Txirritaren bertso ezagunak ere moldatu zituen rap estilora. Jose Manuel Lujanbiok burua altxako balu... 

 

 

Euskalkiak kolore!

 

Herri askotan euskara batuan hitz egiten da. Beste herri askotan bertako euskalkian.

Nork beretik ematen dio kolorea euskararen paisaiari!

Batzuetan kosta egiten zaigu beste euskalkietako hiztunei ulertzea. 

Ea zer abilidade dugun hitzen esanahiak asmatzeko: jolas dezagun!

Oñatiko hitz bat esango du gai-jartzaileak. Ea bertsolariek baino lehen igertzen dugun bere esanahia...  

 

 

Ulertzen ez zutenari txistu

 

Beti ez dugu aniztasuna baloratzen jakin, ordea.

Sarri arrotz zaiguna, ezezagun, hain ezberdin, ulertzen ez dugulako baztertu egiten dugu, dakarren kolorea eskertu beharrean.

Horixe gertatu zitzaion Xalbador bertsolariari, 1967ko txapelketan (Donostia).

Uztapiderekin buruz-burukora pasa zen Xalbador; hori entzunda, publikoa txistuka hasi zen, minutu luzez...

 

 

Gure herrian xomorro-berde

 

Euskararekin egoera bitxiak gertatu zaizkigu denoi, noizbait. Konta ditzagun pasadizoak!

Sorta honetan, herrian euskal hiztun gutxi dauden lekuetan, euskaldunek sentitzen duten xomorro-berde sentipenaz ariko zaizkigu. Identifikatuta sentitzen al gara? Zein koplekin bereziki?

 

 

 

EUSKARAZ EGITEN AL DIEGU DENEI?

 

Aurrean duzunari euskaraz egitea bada kidea "bertakotzat", "etxekotzat" hartzeko modu bat.

Itsurari erreparatuta, batzuei ukatu egiten diegu "bertako" edo "etxeko" sentiaraztea...

Aner Peritzen bertso honek ematen du zer pentsatua!

Gaia: Etorkina zara. Aspaldi euskaraz ikasi zenuen arren, denak zuzentzen zaizkizu erdaraz.

 

 

 

IRAKASLE GELAN EUSKARA GUTXI

 

Batzuetan, haurroi euskaraz hitz egiteko esaten digute helduek, eta bitartean euren artean erdaraz aritzen dira helduak.

Aitor Sarriegi irakaslea da. Hara zer gertatu zitzaion behin, irakasle gelan sartzean...

 

 

 

ZENBAT HIZKUNTZA ELKARTZEN DIRA GURE IKASGELAN?

 

Nork gure etxetik dakartzagun hizkuntza eta kulturekin, aberastasun handia osatzen dugu gelan!

Mundu txiki bat elkartzen da jolas-tokian...

 

ESKOLATIK IRTENDA, EUSKARAZ EGITEN AL DUGU?

 

Eskolatik irtenda, gure gustuko kirolak eta ekintzak zein hizkuntzatan ditugu?

Euskaraz egin liteke astean zazpi egunetan!

 

 

ELEBITASUNARI BURUZ, AMA-SEMEEN ARTEKO ELKARRIZKETA

 

Guraso askok egin dute ahalegina, euren seme-alabek euskara ikas dezaten.

Euskara jakiteak merezi du-eta!

"Baina zergatik ikasi bi hizkuntza?" galdezka datorren semeari, hara amak zer duen kontatzeko...

 

 

 

FAMILIATIK JASO DITUGUN HIZKUNTZEI ETA KULTUREI ESKER ONEZ!

 

Gure etxe askotan bezala, Jon Maiaren gurasoak Extremaduratik eta Zamoratik etorri ziren Euskal Herrira.

Ikus dezagun Jonek nola eskertu dien bertsotan bere senideei, etxean jasotako kultura eta herrian euskara ikasteko egindako lana.

 

Txapelketa Nagusia 1997. Bukaerako agurra


 

Abuela Maria Luisa