Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Osinalde gazte sariketa Joanes Illarregirentzat

2019-05-06


Apirilaren 27an ospatu zen Osinalde gazte sariketa, afalosteko giro beroan, 150 lagunen aurrean. Joanes Illarregik irabazi zuen sariketa ezagun honen 48. edizioa, eta publikoaren saria Ane Zuazubiskarrek eskuratu zuen. Ikus ditzagun bertsoaldi eder batzuk!

 

Gabiriako Osinalde elkartea lepo bete zen larunbateko saioa entzuteko: 150 lagun bertaratu ziren guztira.

Sei bertsolari hauek aritu ziren kantuan: Eli PagolaIbai Amillategi, Joanes IllarregiDanel OlanoOier Etxeberria eta Ane Zuazubiskar.

Saioaren amaieran 3 bertsolarik jaso zuten sari bana: epaileek sari nagusia Joanes Illarregiri eman zioten. Publikoaren saria Ane Zuazubiskarri eman zioten entzuleek. Eta bertsorik onena Ibai Amillategik bota zuen, epaileen iritziz.

Honatx finaleko bertsoaldi hautatuak!

 

ANAI-ARREBAK ESKOLARA BIDEAN

Oier Etxeberriak gaur du bere lehen eskola eguna. Arrebari, Ane Zuazubiskarri, eskutik helduta doa eskolara bidean.

 

 

AITA GAUR SARTU DA LEHEN ALDIZ SEMEAREN KOTXEAN

Bost urte badira Oier Etxeberriak autoa gidatzeko baimena atera zuela.

Gaur sartu da aita, Ibai Amillategi, lehen aldiz, semearekin kotxean.

 

 

BASERRIKO HERENTZIAGATIK LISKARRETAN 

Joanes Illarregik bakarkako lana osatzeko hauxe zuen gaia:

"Zuen baserria zazpi senideren esku geratu zen gurasoak hil zirenean. Orain txakurra eta katua bezala zabiltzate zer egin erabaki ezinda".

 

 

Patxi Iraola gogoan

Larunbatean, finalaren egun berean, zendu zen Patxi Iraola bertsolari zaldibiarra. Saio hasieran gogoan izan zuten, Goierriko bertsogintzaren ikur ezaguna izateaz gain, berak irabazi zuelako I. Osinalde Saria, 1971an.

Hara hemen Patxi Iraolak eta Goierriko taldeak, kopla umoretsuekin, utzi diguten bertsoaldi eder bat!

Tren berria egin du Goierriko kuadrilak eta badoaz frogatzera: txoferra, ingeniaria, mekanikoa, elektrizista, errebisadorea eta dekoradorea, abiatu dira!