Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Martxan da arabar gaztetxoentzat bideo-kopla lehiaketa

2020-11-18


Arabako 14 urtera arteko gaztetxoek abenduaren 3ra arte dute lanak bidaltzeko aukera. Lehiaketa Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk antolatu du, elkarlanean.

Oinarriak hementxe azalduko dizkigute, koplatan!

 

Zer eta nola egin dezakegu?

Arabarrak bagara eta 14 urtez behera baditugu, parte har genezake bakarka, binaka, zein sei lagunera arteko taldetxotan. Kopla bat osatu behar dugu, nahi dugun doinutan, eta gaia hauxe izango da: bizitzen ari garen IKASTURTE XELEBREA.

Behin kopla egin ondoren, bideoa grabatuko dugu, kopla kantatuz. Geuk erabakiko dugu bideoan agertu ala ez.  Bertsolaritza eta teknologia berriak uztartzeko aukera ederra dugu hau!

 

Lanak nora bidali?

Abenduaren 3a da lanak bidaltzeko azken eguna.

Bideoa ALEAra bidali behar dugu eta, horretarako, aukera ezberdinak ditugu:

Link honetara bidali genezake, bertan ageri den galdetegia betez. Bestela, emailez info@alea.eus helbidera idatziz  edota whatsappez 695 63 28 62 telefonora zuzenduta.

 

Lanak bozkatzeko aukera eta sariak!

Abenduan lanei botoa emateko aukera zabalduko da, ALEAren webgunean.

Epaimahaiak Arabako Kuadrilla bakoitzeko bideo-kopla onena aukeratuko du eta publikoak bozkatutako bideo-kopla onenaren saria ere emangoa da. Sari ezberdinak izango dira lan ezberdinen artean banatzeko:

-BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia talde irabazle bakoitzarentzat.

-ELKAR-en material sortak irabazle guztientzat.

-Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko escape room esperientzia bat publikoaren saria irabazten duen taldearentzat.