Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Lujanbiok Switzer maratoilariari

2018-11-14

Ezagutzen al duzu Kathrine Switzer? Deustuko Unibertsitateak omendu egin nahi izan du, eta Donostian egokitutako aukera baliatuta Maialen Lujanbiok bertsoz eskertu dio emakumeei ireki dien bidea.

Maratoi batean (1967, Boston) dortsalaz ateratako lehen emakumea izan zen Kathrine Switzer: antolatzaileetako bat (komisarioa) lasterketatik botatzen saiatu zen, baina Switzerrek aurrera jarraitu zuen lasterkari batzuen laguntzaz.

Donostian izan da historia egin duen atleta. Deustuko Unibertsitateak maratoilaria omendu du, eta, hara, Maialen Lujanbiok zer bertso eder eskaini dizkion!

Bertsoen transkribaketa, hemen.

Hemen ikusgai Berriak korrikalariari buruz egindako bideoa, Jabier Muguruzak atletari eskainitako kantuarekin.