Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Larunbatean ospatuko da Bertso Eguna Barañainen

2019-01-21


Goizetik gauera bertso ekitaldiz beteta, egun osoko festa izango da urtarrilaren 26an. Bertso Egunak 50. edizioa betetzen du, eta mende erdiko ibilbidean saio umoretsu antologikoak utzi dizkigu gogoan... Ikusi nahi?

 

BERTSO EGUNEAN IZAN ZEN...

Bost hamarkada bete ditu bertsozaleen festa ezagun honek.

Donostian ospatzen zen lehen, eta egun urtero herri ezberdin batean egiten da.

Bertsoaldi politak utzi dizkigu Bertso Egunak gogoan.

Goza dezagun horietako bi momentu umoretsurekin!

 

Goierritarrak Paris Dakarren

Bertso Egunaz oroitzen den une antologikoen artean, umorearen gailurrean, 1991ko hauxe!

Paris-Dakar moto lasterketan abiatu da Goierriko kuadrila eta...

 

 

 

 Komikilariei marrazkia diktatzen

Bertso Egunetan esperimentu bitxiak ere egin izan dira oholtzan. Begira bestela 2015eko saioan zertan jarri zituzten Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariak, eta Asisko Urmeneta eta Marko Armaspach komikilariak!

Bertsolariek irudi bat izango dute eskutan. Bertsotan deskribatu beharko dute ahalik eta zehatzen, komikilariek marrazteko. Asmatuko ote dute jatorrizko irudira hurbiltzen?

 

 

 Jolastu leike? -Ez!

Bertsoaldi unkigarriak ere iltzatuta gelditu zaizkigu memorian. 2015ean Maialen Lujanbiok eskainitako hau adibidez.

Guk zer egiten dugu jolasgaraian, halako egoeratan?

 

 

Asko maite zaitut ama...

Bertso Egunetan bertso jarriek ere beren arrastoa utzi dute. 2010eko Bertso Egunean, afalostean, Maddalen Arzallusek eta Miren Amurizak euren amei eskainitako sorta hauxe da gehien zabaldu dena, denborarekin. Zenbat gaztek eta haurrek dakizkiten buruz bertso hauek! 

 

50. BERTSO EGUNAREN EGITARAUA

Urtarrilak 26, Barañain. ZATOZ!

 

11:00etan, udaletxean: Enkarguz emanaldia. Andoni Egaña, Xabi Zabala eta Alberto de Abajoren ikuskizuna.

Ostean: bertso kalejira. Bertsotan Aitor Servier, Alaia Martin, Andoni Egaña, Arrate Illaro, Eli Pagola, Gorka Pagonabarraga, Mikel Lasarte, Miren Artetxe, Saioa Alkaiza, Sarai Robles, Unai Iturriaga eta Xabi Igoa.

15:00etan, udaletxe aurreko karpan: bazkaria.

19:00etan, auditorioan. Bertso emanaldia. Ekitaldiaren gaia Bertso-eskola izango da. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Xabat Galletebeitia. Gidoilariak: Nerea Ibarzabal eta Edurne Azkarate.

21:30ean, udaletxe aurreko karpan: kontzertuak. Oinutsik, Hezurbeltzak eta Kasu.

Sarrerak eskuragai www.bertsosarrerak.eus atarian!