Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Larunbatean, Bizkaiko Txapelketa finala!

2018-12-11


Abenduaren 15ean (17:00etan) Bizkaiko finalaz gozatzeko aukera dugu: Bilbao Arenara joanda, edo etxetik zuzenean jarrituz (ETB4/www.bertsoa.eus). Ezagutzen al ditugu zortzi finalistak?

 

FINALISTEN BERRI

Aitor Bizkarra, Eneko Abasolo "Abarkas", Etxahun Lekue, Jone Uria, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia ariko dira oholtzan.

Hauetatik nortzuk egiten zaizkigu ezagun? 

Bakoitzaren berri gehiago jakin genezake hemen!

 

BILBAO ARENARA JOAN NAHI?

Txapelketa final bat bertatik ikustea bezalakorik ez dago. 

Etxekoekin, lagunekin Mirivillara joateko asmoa badugu, www.bertsosarrerak.eus atarian har ditzakegu sarrerak. 

 

BERTSOALDI HAUTATUA

Bizkaiko Txapelketa honetan 38 bertsolari lehiatu dira. Zortzi kanporaketa saioetan bertsoaldi ederrak izan dira.

Goza dezagun horietako batekin!

Hauxe Julen Erezuma eta Unai Mendibururi Berrizen jarritako gaia:

Unaik beti esan du baserriko bizitza gustatzen zaiola eta orain gutxi joan dira bi lagunak baserrira bizitzera. Baina lan guztiak Julenek egiten ditu.