Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Julio Sotok jantzi du Nafarroako txapela

2019-03-25


Martxoaren 23an, Iruñean ospatu zen Nafarroako finala, 1.350 ikusleren aurrean. Bere bosgarren txapela eskuratu du Gorritikoak. Goza dezagun finaleko bertsoaldiekin!

 

Oholtzan 8 bertsolari entzuteko aukera izan zen: Joanes Illarregi, Xabier Terreros, Xabi Maia, Julen Zelaieta, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Eneko Fernandez.

Emakume ahotsak falta izan dira aurtengo finalean.

Joanes eta Xabat Illarregi anaia gazteek, lehen finala zuten. Joanesek 20 urterekin eta Xabatek 17rekin jardun zuten bat-batean, 1.350 ikusleren aurrean. 

Saioaren lehen zatia amaituta, Julio Soto eta Eneko Lazkoz pasa ziren buruz-burukora.

Lehiaren amaieran, Gorritikoak bere bosgarren txapela eskuratu zuen.

Joxema Leitzak jantzi zion soinean: Nafarroako Bertsozale Elkartean urtetan lanean jardun denak.

Hara hemen finalak utzitako ale ederrak! 

 

 

Futboleko bortizkeriaz

 

Julio Soto eta Eneko Fernandez, larrialdietako medikuak dira.

Kezkatuta daude, futbol partidua dagoen aldiro, jendez gainezka egoten delako ospitaleko larrialdi zerbitzua.

 

 

Ardo dastaketan

 

Ardo dastaketan elkartu dira biak.

Julen Zelaieta, azalpenak ematen dituen sommelierra da. Joanes Illarregi, berriz, bertara joan den bezeroa.

Joanes hasieran adi-adi egon bada ere, laugarren ardoa dastatzerako, ez da isilik egoten.

 

 

Telebistako lehiaketan, azken galderan, kale!

 

Telebistako lehiaketa batean, bikote gisa eman zuten izena Eneko Fernandezek eta Xabat Illarregik.

5.000€ko diru potea lortzeko azken galderan, Xabatek harrapaladan erantzun okerra eman du, Enekorekin adostu gabe.

Esku-hutsik itzuli dira etxera...

 

 

 

Amonari bisitan

 

Joanes Illarregi amatxi bisitatzera joan da, astero bezala.

Aspaldiko partez, gaur, ezagutu egin du.

 

 

Bi ardi, ilea mozteko zain

 

Saioaren lehen zatia amaituta, buruz-burukora Julio Soto eta Eneko Lazkoz pasa ziren.

Egin zituzten lanen artean, ikustagun puntukako saio umoretsu hau!

 

Eneko eta Julio bi ardi dira. Negua joan da, eta ardi-mozte eguna da gaur.

Euren txandaren zain daude, aurrekoei ilea nola mozten dieten begira.

 

 

 

Tolestu eta gorde egin duzu

 

Buruz-burukoan, kartzelako lana ere egin zuten Lazkozek eta Sotok: gai bera jarri zieten bi bertsolariei, bakarka kantatzeko (elkarren bertsoak entzun gabe).

Hauxe zen gaia: Tolestu eta gorde egin duzu.

Gaia irekia zen: objektu asko izan daitezke, tolestu eta gorde daitezkeenak. 

Zein objektu eta zer egoera marraztuko ote digu Julio Sotok?

 

 

 

Joanes Illarregiren agurra, bertso-eskolei 

 

Saioa borobiltzeko, bertsolariek azken agurrak abestu zituzten, bakoitzak saioa nahi zuen horri eskaintzeko baliatuaz.

Joanes Illarregik bertso-eskolei luzatu zien bere esker ona.

 

 

 

Joxema Leitzaren agurra, Nafarroari

 

Julio Sotori txapela jantzi ziona, Joxema Leitza izan zen: Nafarroako Bertsozale Elkartean lanean aritu dena, urtetan.

Juliori txapela jantzita, bertsoz agurtu zituen entzuleak.

Nafarroako euskararen paisaiari eskaini zion bere mezua.

 

 

 

Txapeldunaren agurra

 

Julio Sotok, bere bosgarren txapela buruan, topa egin zuen bizitzaren alde!