Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Ikasleoi eskainitako bertso saioa, hemen ikusgai!

2020-06-10


Amaia Agirre, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ander Elortegi, Saioa Alkaiza eta Peru Abarrategi irakasleak bertsotan ikusi nahi?

 

 

Bertsozale Elkarteko irakasle lantaldeak, ikasleoi eskainia

Ikasturtea amaitzera doa. Bertsolaritza landu dugu eskola ordutan, Euskal Herriko 463 ikastetxetako 28.454 ikaslek, Bertsozale Elkarteko 50 irakasleren eskutik.

Urte berezia izan da gainera; martxoaz geroztik, COVID'19ren eraginez, itxialdi egoeran landu behar izan dugu bertsolaritza. Irakasleek hamaika dinamika asmatu dituzte horretarako, eta bertsoikasgela.eus atarian izan dugu jolasteko aukera ere.

Ikasturtea bukatzera doa eta ospatzekoa da egin dugun lana!

Horretarako, bertso saio berezi hau prestatu du guretzat Bertsozale Elkarteko irakasle lantaldeak.

Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak eta, froga eta jolas bereziekin, kantuan ariko zaizkigu Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ander Elortegi, Saioa Alkaiza eta Peru Abarrategi bertsolari eta irakasleak.

Eseri eroso eta gozatu!