Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Haira Aizpurua irabazle Eskolartekoan, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoan

2020-07-15


Uztailaren 11an jokatu zen hiru herrialdeotako finala, Senperen. Partehartzaile gehien bildu dituen edizioa izan da, 24 bertsolari gazte elkartuz.

Senpereko Larraldea baserrian ospatu zen Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Eskolartekoaren finala. Aretoa ikuslez bete zen eta bertaratuek giro ederrean gozatu ahal izan zuten saioez. Aipatzekoa da inoizko ediziorik parte hartzaileena izan dela aurtengoa. Hasieratik 24 bertsulari gaztek parte hartu zuten kanporaketetan, hoietatik 12 finalerdietara pasa ziren eta lehenengo seien artean jokatu zen finala.

Finalean bat-batena lehiatu ziren 14-18 urteko 6 bertsolari gazteak hauexek dira: 

  • Oneka Arteaga Olasagasti
  • Mae Laskaray Lagan
  • Josu Txoperena Iribarren
  • Irantzu Idoate Funosas
  • Haira Aizpurua Ibargarai
  • Laida Etxeberri Pacheco

Haira Aizpurua Ibargaraik bildu zituen puntu gehien. Beñat Soulék jantzi zion txapela, urte luzez Bertsularien Lagunak Elkarteko kide aktiboa izan denak.