Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Futbola

2020-03-29


Gure gizartean indarrik gehien duen kirola da. Eta gu, zaleak al gara? Jokatzen al dugu jolasgaraian edo herriko taldean? Ala ez digu batere interesik pizten? Ikus ditzagun bertsotan baloiaren inguruan sortu diren jokaldirik onenak!

 

Futbolaz galdera zailak erantzuten

 

Bertso derbia ospatzen da urtero, Atlhetic eta Errealeko zaleen artean. Oholtzan ere, Errealeko 3 bertsolarik eta Atlheticeko 3 bertsolarik jarduten dute. 

Behin, futbolari buruzko galdera bitxiak egin zizkien Andoni Egaña aurkezleak.

Ea erantzuten asmatzen duten!

 

Baloiari tokeak eman bitartean, segidillan!

 

Futbolzale amorratuak dira Amets Arzallus eta Andoni Egaña; biak ere futbolean arituak. 

Horrexegatik jarri zien froga xelebre hau Eñaut Intxaurraga aurkezleak: bertsolari bat baloiari tokeak ematen ari den bitartean, bestea segidillan ariko da bertsotan, kideari baloia erortzen zaion arte.

Zenbat iraungo dutela uste duzue? Nor aspertuko da lehenago, baloiarekin ari dena ala bertsotan ari dena?

 

 

Lujanbio eta Messi

 

2018an, Maialen Lujanbiok Euskal Herriko bere bigarren txapela jantzi berritan, ohorezko sakea egin zuen Anoetako estadioan, Erreala eta Bartzelonaren arteko partiduan. Ezagun egin zen Messi eta biak elkartu zireneko irudia ere!

 

 

Futbolean galdu duen haurraz elkarrizketan

 

Norgehiagoka oinarri duten kiroletan, askotan egokitzen zaigu galtzea: irabazi nahi eta galdu. 

Eta zein zaila den galtzen jakitea!

Onartzea, nahi genuen hura ez dugula lortu.

Onartzea, bestea gu baino gehiago izan dela.

Guk nola erreakzionatzen dugu partida galtzen dugunean?

Galdu genuen zein une gogoratzen dugu bereziki? 

Ikus dezagun Maialen Lujanbio, futbol entrenatzailearen paperetik, partida galdu duela-eta negarrez ari den 8 urteko haur bati botak eranzten.

 

Futboleko bortizkeriaz

 

Arbitroari oihukatzen zaizkion irainak, zelaira jaurtitzen diren objektuak, jarraitzaileen arteko borrokak, kalean doazen oinezkoak egurtzea talde oso batek...

Futbolaren inguruan sortzen den bortizkeriak zer pentsatua ematen du.

Entzun dezagun Julio Sotok eta Eneko Fernandezek, larrialdietako medikuen larruan jarrita, nola ikusten duten egoera. Futbol partida dagoen aldiro, ospitaleko larrialdi zerbitzua gainezka egoten dela jabetu dira. 

 

 

Publizitate eta milioi festa

 

Dirutza latzak ere mugitzen ditu futbolaren negozioak. 

Galaktikoak dira zenbakiak. Horietatik milioi asko eta asko, publizitateak sortzen ditu.

Nola ikusten ote dute gaia, futbolaz bizi diren kirolariek?

Entzun ditzagun jarrera ezberdina duten bi futbolari: Maialen Lujanbio edozer iragartzeko prest dago. Unai Agirre, ordea, ez.

 

 

Egin dezagun bertsotan!

 

Futbolzaleak al gara?

Kiroletako supergurasoak

Askotan okerrenak, armailetako gurasoak! Ejemplu ederra haurrentzat...

 

Kirol gehiago ere badira munduan!

Zein kiroletan aritu izan gara, entrenatzen zein jolasean? Eta ikusteko, zein ditugu gustuko?