2019-04-08
Bizkaiko bertsolari gazteen taldekako sariketa ezagun honek bere XXVII. edizioa jokatu berri du.
Bi eskualde iritsi dira finalera; eskualde bakoitzaren ordezkaritza 6 bertsolarik osatzen dute, adinka bi taldetan banaturik.
Hauek izan dira finalean oholtzan aritu diren bertsolariak.
Durangaldea:
Hego Uribe:
Saioari taldeen agur bereziekin eman zitzaion hasiera, eta bi adin-taldeen lanak batuta, Durangaldeak eskuratu zituen puntu gehien. Bizkaiera onenaren saria Bittor Altubek jaso zuen.
Herriko jaietan goitibehera lehiaketan parte hartzea erabaki duten bi lagun dira hauek. Anderrek esan zion Gorkari, berak eraikiko zuela goitibehera. Aldapan behera hasi eta lehenengo 20 metroetan hiru aldiz gelditu behar izan dute.
Hauxe izan zen kartzelako gaia: "Denbora askoren ostean, ispiluaren aurrean jartzen ausartu zara".
Zein egoeratatik abestea erabakiko ote du Bittor Altubek?
Hemen XXVII. BBK sariketako argazki galeria!