Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso-kate solidarioa aurtengo EITB Maratoian

2020-11-15


Abenduaren 17an izango da EITB Maratoia eta koronabirusa izango da elkartasun kanpainaren gaia. Bertan batzen den dirua Covid-19aren ikerkuntzara bideratuko da. Ikus dezagun bertsolariek kanpainarako egin duten bideoa!

Guk ere koplak bidaltzeko aukera dugu!

Elkartasunezko kopla-katea sortzea da aurtengo Maratoiak proposatzen duena. Iaz Lau teilatu kantuaren bertsioak bidali ziren bezala, aurten Bob Marley-ren No, woman no cry doinuan koplak egin eta bidali genitzake, bideoz. 

Animatuko al gara?

Ikus ditzagun koplak sortzen Tolosako bertso-eskolako lagunak!

Koplak nola bidali?

EITB Maratoiari buruzko atarian, koplak nola bidali azaltzen zaigu, hemen.