Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ZURETZAT BASURDEA EHIZATUKO NUKE GAUERO

  • Izenburua: ZURETZAT BASURDEA EHIZATUKO NUKE GAUERO
  • Ikastetxea: Mendialdea Ikastetxea (Berriozar)
  • Ikasgela: LEHENAK (POLITENAK)
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Xabier Terreros
  • Igoera data: 2018-10-23
  • Publikoa:

Parkean elkarrekin maiz
zu beti aurpegi alaiz
gu lagun minak egin gara ta
ni ia maitemindu naiz

Txoraturikan nagola
zu nire_etxeko farola
nik asko maite zaitut aspaldi
zu zara nire odola

Ni zuhaitza zu txoria
zara nire eguzkia
nik zugatik lapurtuko nuke
munduko urre guztia

Esango dut ez da broma
nik zurekin zoriona
zergatik segi oxigenoa_hartzen
zu zara nire bonbona

Ilargia ta izarra
zeru beltzean bi marra
izarra bezain argitsu zara
polita eta azkarra

Zu oso polita zara
poz malutak mara-mara
ezkonduko naiz zurekin eta
alaiak izango gara

Ze garbitasun bizia
zure begien argia
zu bazinake zeru urdina
ze bizitza hain alaia

Mutil lagun egin ginen
eta gu ezkontzan geunden
gure kotxea hartu genuen
ta Parisera joan ginen

ni arrosa zu morea
eklipseen kolorea
ni buroila izango banintz
zu ziur nire ilea