Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ANIMALIEN PARKEA

  • Izenburua: ANIMALIEN PARKEA
  • Ikastetxea: Argia Ikastola (Fontellas)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Josu Sanjurjo
  • Igoera data: 2024-04-24
  • Publikoa:
Audioa

Oso txuria denez
gure hartz polarra
lepokoa jantzita
dirudi makarra.

Oso txikia dela
bai gure gekoa
eta gustatzen zaio
jatea kokoa.

Dantzari etorri da
gaur ehunzangoa
eta inurriarekin
dantzatu tangoa.

Zerutik hegan doa
polita enara
gu berekin jolasten
ibiliko gara.

Oso arraroa da
gure izokina
bere lagun onena
deitzen da sardina

Etxeko komunean
dago arratoia
ikusi nuenean
susto erraldoia

Smoking-ez jantzita
doa pinguinoa
odolean barrena
dauka erritmoa.

Aurkitu nuenean
nire tximeleta
bere hegoak zeuden
kolorez beteta

Hegan egiten doa
gure arranoa
barraskiloen dieta
hegazti sanoa.