Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Baliabideak

Aste honetan ikasgelan egindakoa berrartzeko aukera duzu hemen. Jarraituko dugu?

Azalpen testua
Argazkia
Gabonetako zorion mezua

Senideei eta lagunei bidaltzeko mezua sortuko dugu, koplaz edo bertsoz. Bideoz grabatu eta Whatsappez bidal genezake; eskulanetan zorion postala egin genezake bestela. Edo ausartuko al gara etxekoei aurrez aurre abestera?

Azalpen testua
Argazkia
Zirtoka - igarlea eta bezeroa

Etorkizun igarleak gara. Bola magikoa eta tarot kartak ditugu aurrean. Bezero bat sartu da gure kontsultara eta honako galdera hauek egin dizkigu. Zirtoz erantzungo diogu, esaldi errimatuekin.

Azalpen testua
Argazkia
Begira

Kanta dezagun lagun taldean bazterketa egoerak ikusten ditugunean hartzen dugun jarreraz. Bat-batean egingo dugu, bertsoetan falta diren tarteak osatuz!

Azalpen testua
Argazkia
Hamsel eta Gretel

Txokolatezko etxearen ipuina 6 bertsotan kontatuko dugu. Bidea errazteko, azken puntuak eta oinak emango zaizkigu.

Azalpen testua
Argazkia
Ipuin ganberroak!

Egin dezagun kopletan! Ipuinetako pertsonaiei buruz, oin bikoteak emango dizkigute eta guk koplak sortuko ditugu. Kopla xelebreak, bitxiak sor genitzake... Nahi duguna egin genezake-eta pertsonaia horiekin!

Azalpen testua
Argazkia
Bideoteka - On egin!

Elikaduraren inguruko bertso sortak eta bat-bateko bertsoaldiak.

Azalpen testua
Argazkia
Euskararen eguna - Kopla komikiak

Haurrei euskaraz hitz egiteko esan eta, gero, helduen artean erdaraz aritu! Halako zenbat egoera bizi izan ditugu? Komikitan 4 pasarte ikusiko ditugu irudikatuta; pertsonaien hitzak kopla bihurtzea izango da gure erronka!

Azalpen testua
Argazkia
Bertsolari - fitxa guztiak PDF bakarrean

Bertsotan jarduteko fitxa guztiak batera deskargatu ditzakezu hemen, dokumentu bakarrean.

Azalpen testua
Argazkia
Oin bila gabiltzanean... errima familiak!

Oinarrizko kontzeptuak: errima familiak.

Azalpen testua
Argazkia
Gure buruari - karta jolasak

"Nor da nor?" jolasean ariko gara. Bi oinak emanda, kopla batean gure lagun ezkutua deskribatuko dugu, haren gaitasunak eta dohainak nabarmenduz. Ea entzuleek igartzen duten nor den!

Azalpen testua
Argazkia
Azalpen testua
Argazkia
Ama-semeak zirti zarta!

Ama-semeen arteko elkarrizketa, kopletan eta antzeztuta.

Azalpen testua
Argazkia
Zirto zaharrak komikitan

Pello Errotaren eta Sabina Elizegiren zirtoak komiki bihurtuta, Unai Iturriagaren eskutik.

Azalpen testua
Argazkia
Zirto zaharrak - San Migel Txikia

San Migel Txikiaren zirtoak antzeztuta.

Azalpen testua
Argazkia
Zirto zaharrak - Mikela Elizegi

Mikela Elizegiren zirtoak antzeztuta.

Azalpen testua
Argazkia
Lorategia - Sekuentzia PDF

"Lorategia" sekuentzia didaktikoa, PDFan.

Azalpen testua
Argazkia
Ipuinak bertsotan - karta jolasak

Lau kondaira euskaldun ditugu aukeran: "Tartalo", "Patxi Errementaria", "Barbantxo" eta "Sasi guztien gainetik". Narrazio bakoitza 6 bertsotan osatzeko, azken puntuak eta oinak emango zaizkigu. Presta ditzagun bertso ipuinak! Kantuan nori kontatuko dizkiogu gero? Antzeztu ere egin genitzake!

Azalpen testua
Argazkia
Pertsonaia mitologikoak

Puntu erdiak osatuz, 8ko txiki banarekin aurkeztuko dugu pertsonaia bakoitza.

Azalpen testua
Argazkia
Animaliak - karta jolasak

Hiru ariketa egin genitzake: -Oin bikoteekin koplak osatzea. -Egoera bati 8ko txikian abestea azken puntua eta 3 oinak emanda. -Ofizioka aritzea 8ko handian, azken puntua eta 3 oinak emanda.

Azalpen testua
Argazkia
On egin! - karta jolasak

Neurri txikian eta handian aritzeko, azken puntua eta oinak emango zaizkigu. Atzekoz aurrera koplak eta zortzikoak osatzen ariko gara.

Azalpen testua
Argazkia
Atzekoz aurrera

Bertsoa atzekoz aurrera sortzeko teknika.

Azalpen testua
Argazkia
Goazen sukaldera

Amantala jantzi eta, puntu erdika, koplak osatuko ditugu. Erronka izango da mezu bera ematea neurri txikian eta handian. Esaldiak luzatzeko eta mozteko estrategiak erabili beharko ditugu… Gogoratzen?

Azalpen testua
Argazkia
On egin! - Sekuentzia PDF

"On egin!" sekuentzia didaktikoa, PDFan.

Azalpen testua
Argazkia
Komunikazio bideak - karta jolasak

“Komunikazioa eta aparailuak” gaiaren inguruan puntuka ariko gara, 8ko txikian. Ariketa molde bat baino gehiago eskainiko zaizkigu: puntu erdika bertsoa osatzea, lehen puntuari segida ematea 3 oinekin eta, 4 oinak emanda, puntuka bertsoa osatzea.

Azalpen testua
Argazkia
Komunikazio bideak - Sekuentzia PDF

"Komunikazio bideak" sekuentzia didaktikoa, PDFan.

Azalpen testua
Argazkia
Azken dantzaldia udalekuan

Kopla sorta hau doinu ezberdinetan abestu ahal izateko, neurri txikira eta neurri handira egokituko dugu, esaldiak luzatuz edo laburtuz.

Azalpen testua
Argazkia
Neurri txikiak eta handiak

Oinarrizko kontzeptuak: neurri txikia eta neurri handia; kopla, 8koa eta 10ekoa.

Azalpen testua
Argazkia
Istripu tontoak

Erorketa inozoei koplak jarriko dizkiegu, umorez. Horretarako, lehenik, pare-parera datozen oin bikoteak osatuko ditugu.

Azalpen testua
Argazkia
Zelebre gabiltza - Sekuentzia PDF

"Zelebre gabiltza" sekuentzia didaktikoa, PDFan.

Azalpen testua
Argazkia
Puntua bi lerrotara ekartzen

Oinarrizko kontzeptuak: zertan laguntzen du puntua bi lerrotan idazteak? Nola jakin non doan etena? Zer ematen dio etenak bertsoari?

Azalpen testua
Argazkia
Ikusi nuenean - Sekuentzia PDF

"Ikusi nuenean" sekuentzia didaktikoa, PDFan.

Azalpen testua
Argazkia
Aste petrala - Karta jolasak

Zaska! Erantzun lotsagabeak sortzen segituko dugu. Puntuari erantzungo diogu, kopletan, oina emanda.

Azalpen testua
Argazkia
Zirtotik... puntura!

Oinarrizko kontzeptuak: Zer da puntua? Zer da hankaluzea eta zer hankamotza?

Azalpen testua
Argazkia
Zirto zaharrak - Pello Errota

Pello Errotaren zirtoak, bideoan eta komikian.

Azalpen testua
Argazkia
Gurasoak

Etxean gurasoekin egunerokoan ditugun xextrei buruz ariko gara, kopletan. Horretarako, azken puntua eta oina emango zaigu. Lehen puntua asmatzea gure esku!

Azalpen testua
Argazkia
Zazpi antxumeak

Ipuin ezaguna 6 bertsotan kontatuko dugu, 8ko txikian. Horretarako, bertso bakoitzaren azken puntua eta oinak emango zaizkigu.

Azalpen testua
Argazkia
Banu, balego eta balitz

Koplatan, “banu, balego eta balitz…” kantatuz ariko gara: egoera bitxi bakoitzean zer egingo genukeen, galderari erantzunez, puntu bakarrean.

Azalpen testua
Argazkia
Bideoteka - oporrak

Hamaika bitxikeria gertatzen dira oporretan. Ikus ditzagun horietako batzuk, bertsolariak bat-batean entzunez!

Azalpen testua
Argazkia
Bideoteka - emozioak

Emozioei eskainitako azalpenak, bertso sortak eta bat-bateko saioak.

Azalpen testua
Argazkia
Bideoteka - Kirola

Kirolei buruzko bat-bateko bertsoaldiak.

Azalpen testua
Argazkia
Zaindu ingurumena

Kutsaduraz eta gure eguneroko ohiturez ariko gara. Lehen puntua jarriko digute. Eman diezaiogun segida, puntuka!

Azalpen testua
Argazkia
Gaia emanda puntuka, taldetxotan

Taldetxotan jarriko gara. Aldiro, gaia emango zaigu eta 5 minutuz puntuka aritzea izango da erronka.

Azalpen testua
Argazkia
Koplari - fitxa guztiak PDF bakarrean

Kopletan aritzeko fitxa guztiak batera deskargatu ditzakezu hemen, dokumentu bakarrean.

Azalpen testua
Argazkia
Bihurrikeriak

Puntuka ariko gara, taldeka, bertsoak osatzen. Lehenik puntu erdiak osatzen hasiko gara eta, ondoren, oina emanda bota beharko dugu gure puntua. Taldeka lehiatzeko prest?

Azalpen testua
Argazkia
Bideoteka - Udaberria

Naturan berritzea, jaiotzea esan nahi du udaberriak. Goza dezagun urtaro honi eskainitako sortekin!

Azalpen testua
Argazkia
Udaberria, odol berria

Bat-batean egingo dugu, bertsoetan falta diren tarteak osatuz!

Azalpen testua
Argazkia
Bideoteka - Ingurumena

Ingurumenarekiko gizakiok ditugun jarrerek emango digute zer pentsatua, bertsoaldi eta sorta hauetan!

Azalpen testua
Argazkia
Etena

Neurri handietan, etena non doan lantzeko jolasak.

Azalpen testua
Argazkia
Sexismoaz

Puntuari erantzungo diogu. Horretarako, 6 oin ditugu aukeran. Sexismoari buruzko galderek emango digute zer pentsatu eta zertaz hitz egin ere! "Lehen puntua emanda" karta jolasekin ere egin genezake.

Azalpen testua
Argazkia
Nire bertsoa - Bertso sortak (II)

Gure bertso sorta jarriko dugu. Zein gai bistarazi nahi dugu?

Ikus entzunezkoa
Argazkia
Emakume meatzariak

2018ko Bertsomoviedan aurkeztutako lana. Meatzeetako emakumeei buruzko bi kantu, irudiz hornituta. Karaokea: Gabi de la Maza.

Azalpen testua
Argazkia
Mundu bat bertso (3) - Liburua PDF

"Mundu bat bertso" liburu horia PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.

Azalpen testua
Argazkia
Erruleta

Hitza asmatu behar dugu. Horretarako, definizioa eta hitzaren amaiera emango zaigu.

Azalpen testua
Argazkia
Geure buruari - Sekuentzia PDF

"Geure buruari" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.

Azalpen testua
Argazkia
Mundu bat bertso (2) - Liburua PDF

"Mundu bat bertso" liburu arroxa PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.

Azalpen testua
Argazkia
Soineko zuriz jantzi zaigu lurra

Elurrari buruz bat-batean egingo dugu, bertsoetan falta diren tarteak osatuz!

Ikus entzunezkoa
Argazkia
Santa Ageda - kantu erronda Asteasun

Baserri aurrean egindako kopla saioa. Etxeko nagusiak kotxe tailerra dauka, mekanikaria da; horren bueltan zirikatu zuten.

Ikus entzunezkoa
Argazkia
Santa Ageda - kantu erronda Berastegin

Berastegiko denda, elkarte eta baserrietan kantatutako kopla umoretsuak.

Azalpen testua
Argazkia
Aurkezpen koplak - ereduak

Geure burua deskribatuz, aurkezpen koplak egingo ditugu. Ikus ditzagun ereduak!

Azalpen testua
Argazkia
Gustuko platerak

Egin dezagun kopletan, gustuko jakien inguruan!

Azalpen testua
Argazkia
Zenbat gara? Euskararen aldeko mezu errimatuak

Mezu errimatuak sortuko ditugu, euskararen aldeko gure ereserkia sortuz, zirtoka. Euskararen Egunean eskolako festan zabal genezake, lau haizetara!

Azalpen testua
Argazkia
Bi oinekin kopletan eta elkarri gaia asmatzen

Lehenik zer roletan ari nahi dugun erabakiko dugu: bertsolari ala gai-jartzaile. Bertsolariek binaka jarrita kopla sortuko dute; horretarako bi oinak emango zaizkie. Gai-jartzaileek, berriz, bertsolarientzat aldiro gaia asmatuko dute; noski, oin bikoteari ondo doakion gaia izan dadin zainduz.

Azalpen testua
Argazkia
Elurra

Koplatan, galdera-erantzunetan ariko gara. Jarritako puntuari erantzungo diogu, kolpe bakarrean.

Azalpen testua
Argazkia
Gabonetako zorion mezua - Sekuentzia PDF

"Gabonetako zorion mezua" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.

Ikus entzunezkoa
Argazkia
Dylan Inglis- ingalaterrako bertsolaria!

Dylan Inglis bertsotan ikasten ari da, ingalaterratik, bere kasa, bertso webguneen laguntzaz. Aissa Intxausti lekeitiarrarekin egiten du gero bertso-eskola, bideo konferentzia bidez. Hitzetik Hortzera saioak egindako 10 minutuko erreportaia.

Azalpen testua
Argazkia
Nire bertsoa - zoriontzeko bertsoa

Gabonetan senideei, lagunei emateko mezua prestatuko al dugu bertsotan? Gero, nahi duenak postal eder bat sortu dezake, eta bertsoa bertan idatzi. Edo abestuz grabatu eta mugikorrez zabaldu genezake.

Azalpen testua
Argazkia
Igandean mendira goaz!

Etxe batzuetan ohikoa izaten da igandetan gurasoek mendi txangoa egin nahi izatea seme-alabekin. Bertsoak osatuko ditugu, bat-batean. Lehen eta azken puntuak emanda datozkigu. Tarteko bi puntuak, gure esku!

Azalpen testua
Argazkia
Ez gaude konforme! - Sekuentzia PDF

"Ez gaude konforme!" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.

Azalpen testua
Argazkia
Etxeko lanak

Etxeko lanak lan garrantzitsuak dira, oso. Etxean gusturago egoten baikara, txukun eta garbi dagoenean. Denon ardura da zikintzen duguna garbitzea eta ingurukoak zaintzea! Puntu erdiak osatuz, 8ko txikian bertsotan ariko gara.

Azalpen testua
Argazkia
Jolasgaraian

Eskolako unerik ederrena, jolasgaraia! Osa ditzagun esaldi errimatuak, koplak ala bertsoak, bat-batean. Horretarako, azken puntuak emango zaizkigu eta oin zerrendak, aukeran.

Azalpen testua
Argazkia
Azalpen testua
Argazkia
Bota dink! - Sekuentzia PDF

"Bota dink!" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.

Azalpen testua
Argazkia
Neguko Eskea -Sekuentzia PDF

"Neguko Eskea" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.

Azalpen testua
Argazkia
Katua eta zakurra

Ofizioka ariko gara. Horretarako, gaia eta azken puntuak emango zaizkigu. Baita oin zerrendak ere, aukeran.

Azalpen testua
Argazkia
Itxurakeriak

Ispilu aurrean zenbat denbora… Osa ditzagun bertsoak ala koplak, bat-batean. Horretarako, azken puntuak eta oinak emango zaizkigu.

Azalpen testua
Argazkia
Egunerokoa

Gure aste arrunt bati buruz ari gaitezen, bat-batean. Horretarako lehen puntua jarriko digute, eta oinak. Eman diezaiogun segida, esaldi errimatuak asmatuz ala puntuka!

Azalpen testua
Argazkia
AZPITITULUAK JARTZEN - piropoak

Patxi Gallegok marraztu digun egoera honetan, ea asmatzen dugun azpitituluak jartzen!

Azalpen testua
Argazkia
AZPITITULUAK JARTZEN - kabenzotzak

Patxi Gallegok asmatu du kabenzotzak marrazkiz esaten. Ea guk asmatzen dugun egoera honi azpitituluak jartzen!

Azalpen testua
Argazkia
Titietaraino nago!

Kokoteraino gaudela, nola esan?

Azalpen testua
Argazkia
Puntuka bat-batean!

Lerro bat baino ez dugu sortu behar. Has gaitezen, txandan-txandan!

Azalpen testua
Argazkia
Azalpen testua
Argazkia
Piropoak asmatuko ditugu

Molde bat har genezake eredu, eta tankerakoa asmatzen saiatu. Bestela, libre-libre!

Azalpen testua
Argazkia
Azalpen testua
Argazkia
Azalpen testua
Argazkia
Kale hizkera - Sekuentzia PDF

"Kale hizkera" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.

Azalpen testua
Argazkia
Iragarkia - Sekuentzia PDF

"Iragarkia" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.

Azalpen testua
Argazkia
Baietz bat-batean! - Sekuentzia PDF

"Baietz bat-batean!" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.

Azalpen testua
Argazkia
Asmakizunak (3) - Sekuentzia PDF

"Asmakizunak" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.

Azalpen testua
Argazkia
Asma ditzagun ZERA BAINO ZERAGOKOAK!

Ia zein esapide sortzen ditugun, umorez!

Azalpen testua
Argazkia
Gasteizko aldizkari digitala bertan!

Ikasturte emankorra izan da Gasteizen ere. Ikastetxeetan bertsolaritza eskolak, gazteentzat lehiaketak, bertso saioak, bertso-eskola... Denetik egin dugu! Egindako bidea ikusi nahi?

Azalpen testua
Argazkia
Gorbeialdeako aldizkari digitala bertan!

Ikasturte emankorra izan da Gorbeialdean ere. Ikastetxeetan bertsolaritza eskolak, gazteentzat lehiaketak, bertso saioak, bertso-eskola... Denetik egin dugu! Egindako bidea ikusi nahi?

Azalpen testua
Argazkia
Aiaraldeako aldizkari digitala bertan!

Ikasturte emankorra izan da Aiaraldean ere. Ikastetxeetan bertsolaritza eskolak, Arabako bertso kuadrilla artekoa, gazteentzat lehiaketak, bertso-eskola... Denetik egin dugu! Egindako bidea ikusi nahi?

Azalpen testua
Argazkia
Azalpen testua
Argazkia
Azalpen testua
Argazkia
Azalpen testua
Argazkia
Ohea

Hitz egin dezagun oheaz: hain gurea den leku horretaz. Lehen puntua jarriko digute. Eman diezaiogun segida, puntuka!