Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Bilbok irabazi!

Gure proiektuan parte hartzen duten Bilboko ikastetxe guztien artean sortutako abestia! Eskerrik asko ikastetxeei, Bilboko Udalari eta irakasle zein ikasle guztioi!
1.
Bilbon bizi gara ta
gora Euskal Herria,
gure sinbolo onena
da txantxangorria.

2.
Bertsoak egitean
zer nolako poza,
burua argi eta
mingaina zorrotza.

3.
Etorkizunerako
bidea eskola,
gozatu gabe zuek
ez egon inola.

4.
Kantari ari gara
Bilboko lagunak,
alaiagoak dira
horrela egunak.

5.
LELOA
Guk asko maite dugu
Bilboko hizkuntza,
mingaina dantzatuta
mugitu gorputza.

Etxean eta eskolan
ikasita hazi,
euskaraz hitz egiten
Bilbok irabazi!

6.
Zeru gainetik hegan
Ari dira usoak
Egunero ikusiz
Bilboko auzoak.

7.
Puppi gure txakurra
bertsoen zalea,
euskaraz gau ta egun
alaitzen kalea.

8.
Aintzinako hizkuntza
da gure euskara,
kalean mintzatzeko
ez izan ikara.

9.
LELOA
Guk asko maite dugu
Bilboko hizkuntza,
mingaina dantzatuta
mugitu gorputza.

Etxean eta eskolan
ikasita hazi,
euskaraz hitz egiten
Bilbok irabazi!