Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Ama begira zazu

  • Doinua: Ama begira zazu
Kopla herrikoiak.
1.
Ama begira zazu
leihotik plazara
ni bezalakorikan
plazan ba ote da?

2.
Plaza ikus nezake
gaztetxoz beterik
baina ez dago zure
moduko besterik!

3.
Dantzan dabiltza gogoz
plazan neskatilak,
eta haiei begira
txokoan mutilak.

4.
Punta, orpoa, punta,
aurrera, atzera,
orain alde batera
ondoren bestera.

5.
Zerua ilundu da,
euria ari du:
eguraldiak festa
izorratu digu.

6.
Agur, erromeria
bukatu da jada,
hurrengo igandean
itzuliko gara.