Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Neguko Eskea - bi puntuko koplak

  • Bertsolaria(k): Aitor Mendiluze
  • Doinua: Bonbolontena nere laztana I-A
Eguberri, Urte Zahar, Santa Ageda bezperako Eskean kantatzeko koplak. Bi puntukoak.
0.
DENEK BATERA
Dios te salve ongi etorri
Gabon Jainkuak diela
legearekin kunpli dezagun
Santa Ageda bezpera.

1.
HASIERAKO AGUR FORMALA
Kopla kantari atera gara
Santa Ageda bezperan
makilarekin lurra esnatuz
pasako dugu primeran.

2.
ZIRIKAZKOA
Etxe honetan norbait badago
herriko langileena
berak sekula egin ez arren
denei agintzen diena.

3.
ESKEKOA
Zuen etxeak beti izan du
txorizo onaren fama
eta atera etxekoandreak
ate atzean daukana.

4.
BUKAERAKO AGUR FORMALA
Eskerrik asko etxeko denei
gustura egon gara gu
sobratu zaigun txokolatea
biderako daramagu.