2019-05-06
Gabiriako Osinalde elkartea lepo bete zen larunbateko saioa entzuteko: 150 lagun bertaratu ziren guztira.
Sei bertsolari hauek aritu ziren kantuan: Eli Pagola, Ibai Amillategi, Joanes Illarregi, Danel Olano, Oier Etxeberria eta Ane Zuazubiskar.
Saioaren amaieran 3 bertsolarik jaso zuten sari bana: epaileek sari nagusia Joanes Illarregiri eman zioten. Publikoaren saria Ane Zuazubiskarri eman zioten entzuleek. Eta bertsorik onena Ibai Amillategik bota zuen, epaileen iritziz.
Honatx finaleko bertsoaldi hautatuak!
Oier Etxeberriak gaur du bere lehen eskola eguna. Arrebari, Ane Zuazubiskarri, eskutik helduta doa eskolara bidean.
Bost urte badira Oier Etxeberriak autoa gidatzeko baimena atera zuela.
Gaur sartu da aita, Ibai Amillategi, lehen aldiz, semearekin kotxean.
Joanes Illarregik bakarkako lana osatzeko hauxe zuen gaia:
"Zuen baserria zazpi senideren esku geratu zen gurasoak hil zirenean. Orain txakurra eta katua bezala zabiltzate zer egin erabaki ezinda".
Larunbatean, finalaren egun berean, zendu zen Patxi Iraola bertsolari zaldibiarra. Saio hasieran gogoan izan zuten, Goierriko bertsogintzaren ikur ezaguna izateaz gain, berak irabazi zuelako I. Osinalde Saria, 1971an.
Hara hemen Patxi Iraolak eta Goierriko taldeak, kopla umoretsuekin, utzi diguten bertsoaldi eder bat!
Tren berria egin du Goierriko kuadrilak eta badoaz frogatzera: txoferra, ingeniaria, mekanikoa, elektrizista, errebisadorea eta dekoradorea, abiatu dira!