Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Hastear da Eskolartekoa

2020-02-17


32. edizioa abiatzera doa. Kanporaketa saioak izango dira orain herrialdeetan eta udaberrian finalak jokatu ostean, ekainaren 13an izango da Euskal Herriko finala.

Gazteek Euskal Herria bertsoz zipriztinduko dute aurten ere. Adinka idatzizko sariketak egingo dira eta 15-18 urteko gazteek bat-bateko txapelketan kantatzeko aukera izango dute. Eskolartekoa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak gauzatzen dugu elkarlanean.

 

Herrialdeetan kanporaketak eta lurraldeko finalak

Otsailaren 28an abiatuko da Eskolartekoa Gipuzkoan. Hiru kanporaketa saio izango dira eta finala apirilaren 3an ospatuko da, Lasturren.

Nafarroan apirilaren 24a izango da gazteen topaleku.

Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako gazteak maiatzaren 24an Itsasun elkartuko dira, kanporaketa saioen ostean, finala jokatzeko.

Bizkaian maiatzean lau kanporaketa saio jokatu ostean, maiatzaren 30ean egingo dute finala.

Araban egun bi hartu ohi dira, adin ezberdinetako gazteentzat: 14-18 urte bitartekoek maiatzaren 23an ospatuko dute Eskolarteko jaia, Legution, Bertsoa Bizi Gazte Egunaren baitan; gazteagoek ekainaren 6an ospatuko dute, Zigoitian.

 

Euskal Herriko finala, ekainaren 13an

Bizkaian izango da oraingoan Euskal Herriko festa eguna. Herrialde bakoitzetik bina ordezkari elkartuko dira oholtzan: herrialde bakoitzeko txapelduna eta txapeldunordea.