Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Haizea Dator ekimena abian da

2019-10-20


Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko bertsolari gazteei plazak eskaintzeko ekimena sortu da. Bertso-eskolek 8 saio antolatuko dituzte, gazteei kantatzeko aukerak emateko.

Bertso-eskoletako ikasleei zein gazteei jendaurrean kantatzeko aukera ematea: horixe Haizea Dator ekimenaren xedea, Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkarteak sustatu duena. Horretarako, herri ezberdinetako bertso-eskolek 8 saio antolatzeko ardura hartuko dute.

 

Lehen saioa egin da, Muskildin

Urriaren 4ean, Muskildin iragan zen lehen saioa eta biziki harrera ona izan zuen. Guraso eta bertsozale desberdinak hurbildu ziren bertso saioaz eta ondorengo aperitifaz gozatzeko. Kantuan Maddi Ane TxoperenaAitor Servier, Oneka Arteaga, Aetz Etxart, Xabi Negueloua eta Naia Etxeberri Larzabal aritu ziren. 

Hurrengo saioen egutegia

-Azaroak 8, Senpere (Larraldea baserrian)

-Abenduak 6, Hendaia (Baleak elkartean)

-Urtarrilak 10, Itsasu (Goxoki gaztetxean)

-Otsailak 6, Baiona (Kalostrape ostatuan)

-Martxoak 13, Azkaine (Xoko Ona ostatuan)

-Apirilak 3, Urruña (Berttoli elkartean)

-Maiatzak 15, Baigorri (Basaizea elkartean)