Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Gaztetxoentzat online egin zen bertso saioa hemen ikusgai!

2020-05-11

Maiatzaren 8an, gazteenei zuzendutakoa izan zen "Etxetik etxera" bertso saioa. Publikoak aurrez gaiak bidaltzeko aukera ere jarri zen. Ikus dezagun saioa!

Bertsolariak kantuan, gaztetxoek jarritako gaiekin

Unai Agirre, Sarai Robles, Aner Peritz, Ane Labaka, Unai Mendizabal eta Ander Elortegi bertsolariak entzuteko aukera dugu saio honetan. Idoia Anzorandia gai-jartzaileak bideratu zuen emanaldia, eta gazteek aurrez 40 gai baino gehiago bidali zituzten, bertsolariei jartzeko.