Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Durangaldeak irabazi du XXVII. BBK Gazte Sariketa

2019-04-08


Apirilaren 3an jokatu zen finala, Bilboko BBK salan. Lehian bi talde: Hego Uribe eta Durangaldea. Bizkaiera onenaren saria Bittor Altubek jaso du. Ikus ditzagun bertsoaldiak!

 

Bizkaiko bertsolari gazteen taldekako sariketa ezagun honek bere XXVII. edizioa jokatu berri du.

Bi eskualde iritsi dira finalera; eskualde bakoitzaren ordezkaritza 6 bertsolarik osatzen dute, adinka bi taldetan banaturik. 

Hauek izan dira finalean oholtzan aritu diren bertsolariak.

Durangaldea:

  • 18 urtera artekoak: Eider Gallastegi Agirrebeitia, Irune Basagoti Agirre, Ander Sarriugarte Garcia.
  • 24 urtera artekoak: Iruri Altzerreka Martinez, Gorka Pagonabarraga Agorria eta Bittor Altube Sarrionandia. 

Hego Uribe:

 

Saioari taldeen agur bereziekin eman zitzaion hasiera, eta bi adin-taldeen lanak batuta, Durangaldeak eskuratu zituen puntu gehien. Bizkaiera onenaren saria Bittor Altubek jaso zuen. 


 

 

Herriko festetan, goitibeheran bi lagun

Herriko jaietan goitibehera lehiaketan parte hartzea erabaki duten bi lagun dira hauek. Anderrek esan zion Gorkari, berak eraikiko zuela goitibehera. Aldapan behera hasi eta lehenengo 20 metroetan hiru aldiz gelditu behar izan dute.

 

 

 

Ispilu aurrean jartzera ausartu dena

Hauxe izan zen kartzelako gaia: "Denbora askoren ostean, ispiluaren aurrean jartzen ausartu zara".

Zein egoeratatik abestea erabakiko ote du Bittor Altubek?

 

 

 

BBK sariketa 2019 iruditan

Hemen XXVII. BBK sariketako argazki galeria!